Mostrando entradas con la etiqueta Teknologia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Teknologia. Mostrar todas las entradas

sábado, 20 de diciembre de 2008

Gorrentzako bideoak

Aurtengo abuztuaren 28an, YouTube-k bideoei azpitituluak jartzeko aukera ezarri zien. Gorrentzako benetako laguntza! Bideoa igotzen duenak ezarri behar ditu. Hurrengo bideoak azaltzen du jarraitu beharreko pausoak:



Horrelako hobekuntzak, benetan eskertzekoak dira.

lunes, 1 de diciembre de 2008

Gorrentzako telebistarik?

Gezurra dirudien arren, gorrek ez daukate telebistako saio askorik beharrezko laguntzarekin. Aurtengo otsailean estrenatu zen La2 kate estatalean larunbat goizetan ematen den "En lengua de Signos" programa. Hala ere, zeinu.tv deitutako proiektu bat martxan dagoela esan daiteke, horretarako BBKren (115. transparentzia begiratu) laguntzak hartu dituztelarik. Espero dut proiektua laister errealitate bat izatea!

lunes, 27 de octubre de 2008

Teknologia lagun

Gaur egun, teknologiari esker, gorrek komunikatzeko eta eguneroko bizitzarako tresna ezberdinak eskuragai dituzte.