lunes, 12 de enero de 2009

Gida baimena ateratzeko laguntza

Entzuleak garen heinean, askotan ez gara konturatzen gorrek egunerokoan dituzten oztopoetaz. Horietako adibide bat gida baimena ateratzean datza. Orain arte gorrek ez dute inolako laguntzarik izan, baina badirudi zerbait aldatzen hasten dagoela. Izan ere, Kanarietako autoeskola batean itzultzaile bat izango dute bertako Funcasor elkarteak sinatutako hitzarmenaren ondorioz. Honetaz gain, Tenerifen gorrentzako azterketa egokituak egiten dituzte, bideo batekin. Noiz helduko dira Euskal Herrira horrelako ekimenak?

sábado, 20 de diciembre de 2008

Gorrentzako bideoak

Aurtengo abuztuaren 28an, YouTube-k bideoei azpitituluak jartzeko aukera ezarri zien. Gorrentzako benetako laguntza! Bideoa igotzen duenak ezarri behar ditu. Hurrengo bideoak azaltzen du jarraitu beharreko pausoak:



Horrelako hobekuntzak, benetan eskertzekoak dira.

miércoles, 10 de diciembre de 2008

Gorren I. Zinemaldia


CNSE fundazioak gorren I Zinemaldiaren programa aurkeztu du. Zinemaldia Madrilgo "Círculo de Bellas Artes"-ean ospatuko da abenduaren 16tik 21era. Lehenengo zinemaldi honetan 20 filme baino gehiago ikusteko aukera izango da, aukera duenak joateko interesgarria izango denaren itxura du. Ea datorren urterako bigarrena antolatzen duten!

lunes, 1 de diciembre de 2008

Keinu Hizkuntza ez da gorrentzat bakarrik

Keinu Hizkuntza gorrekin erlazionatzen dugu. Pertsona batek keinu hizkuntza erabiltzen badu bere ingurunean gorrak daudelako dela uste dugu. Hezkuntzan, aldiz, komunikatzeko baliabide gisa erabili ere izan da. Adibide gisa Ingalaterrako Brighton hiriko Fairlight eskola daukagu: 3-11 urte bitarteko ikasle hauen ama hizkuntzak 26 dira, eta askok ez dakite ingelesik. Ikastetxeak Keinu Hizkuntza Ingelesaren bertsio sinpleago bat irakastea eta modu horretan komunikatzea erabaki dute.

Gorrentzako telebistarik?

Gezurra dirudien arren, gorrek ez daukate telebistako saio askorik beharrezko laguntzarekin. Aurtengo otsailean estrenatu zen La2 kate estatalean larunbat goizetan ematen den "En lengua de Signos" programa. Hala ere, zeinu.tv deitutako proiektu bat martxan dagoela esan daiteke, horretarako BBKren (115. transparentzia begiratu) laguntzak hartu dituztelarik. Espero dut proiektua laister errealitate bat izatea!

viernes, 28 de noviembre de 2008

Keinu Hizkuntza bakarra?

Keinu Hizkuntza bakarra dagoela uste du jende askok. Mundu zabalean baliatzen diren hizkuntzak erregistratzen dituen Ethnologue erakunde pribatuaren azken edizioak 103 zeinu hizkuntza arautu jaso ditu.
Beste hizkuntzekin gertatzen den moduan, estatua eta hizkuntza ez doaz bat. Estatu batean keinu hizkuntza ezberdinak erabil daitezke eta estatu ezberdinek keinu hizkuntza berdina erabili.

jueves, 27 de noviembre de 2008

Gorrekin solasean

Pertsona gor batekin hitz egiten gabiltzanean, hurrengo aholkuak jarraitu beharko ditugu:

A Zure ezpainak irakurriz bakarrik ulertu ahal izango dizute gor askok:
1. Ez hitz egin berak zuri begiratzeko modurik ez duenean.
2. Hitz egin aurretik, keinu batez ohartarazi behar diozu.
3. Ikastaro, hitzaldi eta abarretan gorrak ongi kokatuta daudela ziurtatu.
4. Koka zaitez zure aurpegia guztiz argiztatuta egoteko moduan .
5. Ez atxiki ezpainetan zigarrorik, piparik… eta ez jarri eskua aho aurrean.
6. Ongi ahoskatu, gehiegikeriarik gabe eta oihu egin gabe.
7. Ez bizkor hitz egin.

B Elkarrizketa jarraitzea eginahal handia da gorrentzat:
1. Elkarrizketaren helburua edo gaia laburki jakinaraz iezaiozu aurretik.
2. Gorrarentzat oso zaila da taldeko elkarrizketak jarraitzea. Txandak errepetatuz, laguntzen ahal zaio.
3. Talde handietan, toki publikoetan eta abar, beharrezkoa da keinu hizkuntzako itzultzaile bat edo laguntza tekniko zehatza emango dion norbait izatea.

C Gorren hiztegia laburra izan ohi da; ez dituzte esamolde eta hitz guziak ezagutzen:
1. Esaldi motz, egoki eta errazak osatu.
2. Ez erabil hizkera kaskarra eta argota.
3. Ulertu ez badizu, errepika iezaiozu. Beharrezkoa bada, antzeko esnahai duen hitz bat erabili, edo esaldia beste modu batera osatu.4. Elkarrizketa keinu batez edo idatzitako hitz batez erraztu.