viernes, 28 de noviembre de 2008

Keinu Hizkuntza bakarra?

Keinu Hizkuntza bakarra dagoela uste du jende askok. Mundu zabalean baliatzen diren hizkuntzak erregistratzen dituen Ethnologue erakunde pribatuaren azken edizioak 103 zeinu hizkuntza arautu jaso ditu.
Beste hizkuntzekin gertatzen den moduan, estatua eta hizkuntza ez doaz bat. Estatu batean keinu hizkuntza ezberdinak erabil daitezke eta estatu ezberdinek keinu hizkuntza berdina erabili.

jueves, 27 de noviembre de 2008

Gorrekin solasean

Pertsona gor batekin hitz egiten gabiltzanean, hurrengo aholkuak jarraitu beharko ditugu:

A Zure ezpainak irakurriz bakarrik ulertu ahal izango dizute gor askok:
1. Ez hitz egin berak zuri begiratzeko modurik ez duenean.
2. Hitz egin aurretik, keinu batez ohartarazi behar diozu.
3. Ikastaro, hitzaldi eta abarretan gorrak ongi kokatuta daudela ziurtatu.
4. Koka zaitez zure aurpegia guztiz argiztatuta egoteko moduan .
5. Ez atxiki ezpainetan zigarrorik, piparik… eta ez jarri eskua aho aurrean.
6. Ongi ahoskatu, gehiegikeriarik gabe eta oihu egin gabe.
7. Ez bizkor hitz egin.

B Elkarrizketa jarraitzea eginahal handia da gorrentzat:
1. Elkarrizketaren helburua edo gaia laburki jakinaraz iezaiozu aurretik.
2. Gorrarentzat oso zaila da taldeko elkarrizketak jarraitzea. Txandak errepetatuz, laguntzen ahal zaio.
3. Talde handietan, toki publikoetan eta abar, beharrezkoa da keinu hizkuntzako itzultzaile bat edo laguntza tekniko zehatza emango dion norbait izatea.

C Gorren hiztegia laburra izan ohi da; ez dituzte esamolde eta hitz guziak ezagutzen:
1. Esaldi motz, egoki eta errazak osatu.
2. Ez erabil hizkera kaskarra eta argota.
3. Ulertu ez badizu, errepika iezaiozu. Beharrezkoa bada, antzeko esnahai duen hitz bat erabili, edo esaldia beste modu batera osatu.4. Elkarrizketa keinu batez edo idatzitako hitz batez erraztu.

lunes, 24 de noviembre de 2008

Gorren inguruko mitoak

Mitoak direla eta ez direla, gorren inguruan ere badaude horrelakoak: entzuleak bezain adimentsuak ez direla, gor guztiek keinu hizkuntza erabiltzen dutela, gor guztiek ezpainak irakurri ditzaketela, gorrei zaratak ez diela molestatzen,...azalpenen bat ondo legoke.

miércoles, 12 de noviembre de 2008

Zaporearen Europar Eguna


Azaroaren 6an, Zaporearen Europar Eguna ospatu zen. Ekintzen artean Fernando Canales sukaldariarena azpimarratu nahiko nuke. Ume gorrekin sukaldaritza klaseetan jardun zuelako. Ikasle horiek ekintza interesgarria egiteko aukera izan zuten, uuummm....

Ikasteko laguntza

Gorrek behar bereziak dituztenez, normalean klasean irakasle laguntzaile edo itzultzaileen laguntza izaten dute. Informaziorik gal ez dadin, laguntza mota hau oso baliagarria da.
Bi laguntza hauek aldiz, guztiz ezberdinak dira. Irakasle laguntzaileak hezkuntza bereziko irakasleak dira eta Lehen Hezkuntzan daude batez ere; zeinu hizkuntzaren ezagutza maila bat daukate. Itzultzaileak berriz, gorren zeinu hizkuntzaren itzultzaile ikasketak dituzte eta Bigarren Hezkuntzan lan gehiago egiten dute.

jueves, 6 de noviembre de 2008

Ingelesa ere ikasi behar dute

Ikasle gorrek ere, beste ikasleen legez, ingelesa ikasi behar dute. Jolastuz, beti ikasten denez errazago, hiztegia ikasteko modu erraz bat daukagu hemen.